Ainhoa Francesena da Zarauzko Murkil elkartearen otsaileko zozketaren irabazlea

Dagoeneko jakinarazi dute nor den Zarauzko Murkil dendarien elkarteak otsailean zozkaturiko bi lagunentzako afariaren sariduna: Ainhoa Francesena Uria. Horrek Bat-Pedrosa  dendan egindako erosketagatik jasoko du saria. Gogoratu dute Murkilen zozketek ez dute "geldialdirik" eta hilero bezala, martxoan beste afari bat zozkatuko dutela.

Murkil txartela visa da, eta doan eskura daiteke.Horrek Murkileko saltokietan hiru hilabetera interesik gabe ordaintzea ahalbideratzen du. Interesa dutenek www.murkil.com  web orrialdean zein kaleko Rural Kutxaren egoitzan eskatu dezake Murkil txartela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide