Koplen kantari, zerura begira

Azkoitiko Xabier Munibeko ikasleak santa eskean, iaz
(Ane Olaizola)

Beste urte batez, iritsi da Santa Ageda bezpera, eta Urola Kostako ikastetxeak eta taldeak prestatuta daude etxez etxe santa eskean ibiltzeko. Euskal Herrian ohitura den bezala, irabazi asmorik gabeko taldeei edota erakundeei laguntzeko erabiliko dute diru hori. Zestoan, adibidez, Caritas taldeari laguntzeko inbertituko dute jasotakoa.

Hala ere, aurtengoan gogor hartu du Ageda eguraldi txarrak, eta zenbait ikastetxeetan bertan behera utzi behar izan dituzte biharko prestatuta zituzten ekitaldiak. Besteak beste, Zestoako eskolan erabaki dute dagoeneko eskola barruan soilik egingo dutela jaia. Beste ikastetxe batzuk zalantzan daude, eta unean uneko eguraldiaren arabera hartuko dituzte erabakiak.

Santa eskea asteburuan egingo duenik ere bada. Lasaon, adibidez, larunbatean irtengo dira zahar eta gazte, trikitilariekin.

Matxinbentan jaien hasiera

Matxinbenta auzoan, santa eske egunarekin batera hasiko dira jaiak, igandea bitartean. Haiek ere abestuz hasiko dituzte auzoko festak, trikitilariekin eta bertsolariekin.

Hala ere, Matxinbentan festak jarraipena izango du, eta denetik izango dute han datozen egunetan: haurrentzat zein zaharrentzat dago egokitua jaia.

EGITARAUA

  • AIZARNAZABAL

Otsailak 4, bihar.

- 09:30ean, Basakaitz herri eskolakoak Zubialden eta herrigunean ariko dira santa eskean. Eguraldi txarrarekin, irratiz abestuko dituzte koplak.

Otsailak 7, larunbata.

- 09:00etan udaletxe aurretik abiatuta, herritarrak santa eskean arituko dira auzoz auzo, Adiskide bertso elkarteak antolatuta. 08:30ean bilduko dira gosaltzeko, elkartean.

  • AZKOITIA

Otsailak 4, bihar.

- 10:00etan, parrokitik irtenda, Xabier Munibeko santa eskea.

- 11:00etan, Floreaga ikastetxeko HHko umeen kalejira. Eguraldi txarrarekin, Patio Berdean abestuko dute. Arratsaldean, DBHkoen kalejira.

- 16:00etan, Xabier Munibe ikastolako patioan, LHkoen koplak.

- 19:00etan, Gazteak eta Garapena taldea, santa eskean.

  • AZPEITIA. MATXINBENTA

Otsailak 4, bihar.

- Goizean, auzotarrak eskean aterako dira Laja, Izer, Loidisaletxe eta Agin Labururekin.

- Iluntzean, suziriak.

- Gauean, eskekoen etorrerarekin erromeria.

Otsailak 5, osteguna.

- 11:00etan, meza, Azpeitiko jubilatuen abesbatzarekin.

- Ondoren, auzoko erretiratuentzako hamaiketakoa.

Otsailak 6, ostirala

- 21:30ean, mus txapelketarako izen ematea, Beheko tabernan, 22:00etan. Parte hartzea: 20 euro. Sariak: lehenengoentzako txapela eta 200 euro; bigarrenentzako, arkumea eta bi txanpain botila; eta, hirugarrenentzat, oilasko parea ardoarekin.

Otsailak 7, larunbata.

– 17:00etan, pailazoen ekitaldia.

– Puzgarriak, arratsaldez.

– Gauean, bertso afaria, Iker Zubeldia eta Iñigo Mantzisidor Mantxi-rekin.

– Ondoren, erromeria Lidia eta Unai trikitilariekin.

Otsailak 6, igandea.

- 10:00. Txistulariekin goiz eresia.

- 11:00. Meza.

- Gero, itxulapiko puskatzea.

- Ondoren, pilota partidak, Ilunpe pilota elkartekoekin.

- Goiz osoan, artisau azoka.

- Arratsaldean, herri kirolak.

- Ondoren, Matxinbentako otarraren zozketa.

- Egun osoan, Hitzeder eta Txibilter trikitilariak.

  • AZPEITIA

Otsailak 4, bihar.

- 12:00etan, Iraurgi Ikastetxeko ikasleak koplatan, jolaslekuan.

- 15:00etan, Ikasberri Ikastolakoak santa eskean. 19:00etan, Ametsa taberna parean.

- Urolako ikasleek 11:00etan abestuko dute Euskal Herriako eta Perdillegiko eskoletan, eta 11:30ean Perdillegin bilduko dira guztiak. LH5ekoak San Martin egoitzara joango dira 11:00etan.

  • ERREZIL

Otsailak 4, bihar.

- 09:15ean, San Martin herri eskolakoak santa eskean, herrian.

  • GETARIA

Otsailak 4, bihar.

- 14:30ean, Iturzaeta Eskolakoak kalera aterako dira. Eguraldi txarra egiten badu, 15:30ean eskolan ospatuko dute jaia.

  • ORIO

Otsailak 4, bihar.

- Goizean zehar, eguraldi onarekin eskean aterako dira Zaragueta Eskolakoak. Eguraldi txarrarekin eskolan ospatuko dute.

- 18:00etan, Orioko Herri Ikastolakoak santa eskean aterako dira. Eguraldi txarra egiten badu gazteenak ez dira aterako.

  • ZARAUTZ

Otsailak 4, bihar.

- Antoniano eskolakoak 15:10 inguruan irtengo dira pilotalekutik trikitilariekin, eta Alde Zaharrera joango dira. 16:15ean eskolako atarian denak elkartuta abestuko dute.

- La Salle ikastetxekoak goizez irtengo dira.

- Salbatore Mitxelenakoak ikastetxean ospatuko dute.

- Orokietakoek, arratsaldean santa eskean arituko dira. Eguraldi txarra eginez gero, bakoitzak bere eskolan egingo dute.

  • ZESTOA

Otsailak 4, bihar.

- 10:00etan, herritar talde bat santa eskean. Goizean Etorran ibiliko dira, arratsaldean Akuan eta Lilin eta gauean, kalean.

- Herri eskolakoek eskolan bertan ospatuko dute jaia.

Otsailak 7, larunbata.

- 09:30ean, Lasaotik irtenda, santa eskea, trikitilariekin.

  • ZUMAIA

Otsailak 4, bihar.

- 10:45ean, eguraldi ona eginez gero, kalejiran aterako dira Maria eta Jose Ikastetxekoak. Bestela, ikastetxean egingo dute 12:00etatik 12:30era.

- 14:30etik 16:30era, eguraldi ona egiten badu santa eskean aterako dira Zumaiako Herri Eskolakoak. Eguraldi txarra egiten badu eskolan ospatuko dute.

- 18:00etan, Beheko Plaza abesbatza santa eskean.