Bihar Zarauzko Batzokiaren 110. urteurrena ospatuko dute

EAJk Zarauzko lehen batzokiaren 110. urteurrena ospatuko du bihar. Joseba Egibar GBBko lehendakaria bertan izango da, eta ekitaldiaren ondoren afaria egingo dute afiliatu eta ingurukoekin. Dagoeneko hainbat daude izena eman da. Zarauzko lehen batzokiak 1905ko otsailaren 5ean ireki zituen ateak, orduko Arenal kalean, gaur egun errepide nagusia dagoen eremuan.