Zarauzko Antoniano ikastetxeko ikasleak Bretainian izan dira

Astebete igaro dute  DBHko 3. eta 4. mailako frantseseko ikasleek Frantzia iparraldean, bertako familien etxeetan. Frantsesa praktikatzeaz gain, hainbat jarduera egin dute: itsas museoa bisitatu, oihalgintza, crêpe tailerrak, bustingintza, kirol bretoiak... Duela sei urtetik egiten dute Antoniano ikastetxeko ikasleek elkartrukea, eleaniztasuna bultzatze aldera. Maiatzean etorriko dira bretainiarrak Zarautzera.