Asteartean bilduko da Zarauzko Kultur Mahaiko jaien azpibatzordea

 

Asteartean bilera egingo du Kultur Mahaiko Jaietako azpibatzordeak. Hainbat gairen inguruan jardungo dute bertan, besteak beste, Zarauztik mundura jaialdiaz; Azken Portuko jaiez eta urteko jaien aurreikuspenaz. Bukaeran, eskari-galderetarako tartea izango da. Bilera 19:00etan izango da, Etxezabalako lehenbiziko solairuko aretoan.