Euskara Aholku Batzordeko haur eta gazteen erabileraren inguruko taldea asteartean bilduko da

Euskara Aholku Batzordeko  Haur eta gazteen erabilerari buruzko azpibatzordea asteartean bilduko da, 18:00etan. Besteak beste, eskolar kirolean euskararen erabileraz jardungo dute. Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek Kaleko Euskara Zerbitzua jarri zuten martxan iaz, eta horren barruan hainbat azterketa egin dute kirolean euskararen erabilpena zertan den jakiteko. Azterketa horren inguruan hitz egingo dute bilerara bertaratzen direnek.

Horrez gain, herriko ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleek egindako hausnarketa saiok izango dituzte hizpide, eta baita Euskara Sustatzeko Plana ere, haur eta gazteen erabilerari dagokionez. Ondoren, eskari-galderen txanda izango da. Bilera Etxezabalako hirugarren solairuan egingo dute.