Iritsi berrientzat baliabide gida berritu du Zarauzko Udalak

Bizilagun berriei ongi etorria emateko  baliabide gida berritu du Zarauzko Udalak. Zarauzko Migrazio sailaren webgunean aurki daiteke. Iritsi berriek, besteak beste, harrera ikastaroei, biztanle erroldari, gizarte baliabideei, enpleguari, hezkuntzari eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari buruzko informazio jasoko dute bertan.