Hilaren 16tik aurrera eman ahalko da izena Zarautzen ESOL azterketa egiteko

Zarauzko Antoniano ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da, eta hori dela eta, zentroan bertan egin ahalko dira First zein Advanced probak. Ekainaren 6an izango da bi mailetan idatzizko azterketak egiteko aukera. Ahozko probak egiteko data zehazteke dute oraindik, baina aurreratu dute maiatzaren 22tik ekainaren 14era bitartean izango dela. First-a atera nahi dutenek 155 euro ordaindu beharko dute, eta Advanced-a egiteko, berriz, 165 euro.

Datorren astelehenean, hilaren 16an zabalduko dute izena emateko epea. Interesa dutenek Antonianoko idazkaritzara jo beharko dute, martxoaren 23a baino lehen. Azterketa ikastetxe horretan egiteko gutxienez 20 laguneko taldea osatu beharra dago. 20 lagun baino gutxiago biltzen badira, ikastetxetik ahalik eta gertuen dagoen zentro batean egingo dituzte azterketak.