EAJ Itxasmendin izango da gaur, bizilagunen beharrak ezagutzeko

Entzuteko Prest prozesuko hirugarren hitzordua egingo du gaur Zarauzko EAJk. Itxasmendin elkartuko dira Xabier Txurruka alkategaia eta gainontzeko EAJko ordezkariak herritarrekin. Besteak beste, auzorako sarbidean biribilgune bat egiteko proiektuari buruz jardungo dute. «Gure proposamena partekatu nahi dugu bizilagunekin, haien beharrak kontuan hartzeko, eta horretarako zirriborro irekia aurkeztuko dugu. Eztabaida eta aldaketetara irekia dago hori».

17:00etatik 20:00etara bilgune bat jarriko dute haur eskola ondoan. Bertaratu ezin dutenek zarautzprest@gmail.com helbidera bidal ditzakete gai horri zein bestelakoei buruzko ekarpenak.