'Maiteminduta bizi' hitzaldia izango da bihar, Zarauzko Sanz Enean

Kelsang Tsongmo kadampa monjak maiteminduta bizitzeko gakoak emango ditu bihar, San Valentin bezperan. Maitasuna gertukoak zoriontsu izatearekin lotuta dagoela azalduko du, baina horrekĀ  batzutan sentimentu desatseginak eragiten dituela, jelosia eta mendekotasun afektiboa, esaterako.

Gaztelaniaz izango da saioa, 19:00etan Sanz Enea kultu etxeko aretoan. http://meditaeneuskadi.org webgunean aurki daiteke hitzaldiaren inguruko informazio zabalagoa.