Aiako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da otsailaren 22an

Nerea Uranga 2015ko ots. 12a, 15:30

Aiako Bizi Iturri Sarian bost harri-jasotzailek hartuko dute parte: Josetxo Urrutia Baleztena (Leitza), Iñigo Eizagirre Askaray (Zarautz), Jagoba Otaegi Etxeberria (Aizarna, Zestoa), Beñat Telleria Almorza (Lasarte-Oria) eta Inhar Urruzuno Pagoaga (Ondarroa). Aiako Harri-jasotze Txapelketa otsailaren 22an jokatuko da, 17:00etan, Aiako probalekuan.

Hiru minutuko txandatan, txapelketan hurrenez hurren jasoko dituzten harriak dira: 10 arroako zilintro berria (kopa), 125 kilo; 8 arroako zilindro zaharra, 100 kilo; eta, 6 arroako zilindro zaharra, 75 kilo. Txapelketaren irabazlea kilo gehien jasotzen dituena izango da. Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatutako txapelketa da, eta Aiako Udalaren laguntza izan du.