Haurren autoestiman nola lagundu hitzaldia emango dute asteazkenean Zarauzko Orokietan

6-12 urte bitarteko haurren autoestiman laguntzeko gakoak emango ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak, Orokietan. Hitzaldia Balurdin Orokietako Guraso Elkarteak antolatu du  eta psikomotrizitate gelan izango da, Haur Hezkuntzako eraikinean, 18:00etatik aurrera. Euskaraz izango da eta jakinarazi duten zaintza zerbitzua izango dela haurrentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide