Aurrerantzean TAO txartela jarrita izan beharko da autoan

GIZARTEA // Gaur amaituko da TAO txartela autoan jartzeko epea. Herritarrek posta bidez jaso dute hori, eta udalak denbora utzi du autoan dagokion itsaskorra jartzeko. Gaurtik aurrera «ezinbestekoa» izango da hori jarrita edukitzea; izan ere, egoiliarra izan arren txartela ibilgailuaren kristalean jarri gabe dutenek isuna jasoko dute.