Gaurko alerta laranja ezarri dute kostaldean, olatu handiak espero direlako

Nerea Uranga 2015ko ots. 24a, 14:17

Argazkiaren iturria, zuzarautz.

Aemeten arabera, sei-zazpi metro arteko olatuak izan daitezke gaur eta bihar kostaldean. Horregatik, gaurko alerta laranja ezarri dute. Goizean Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidea itxita egon da. Gaurko lehen itsasgora 08:17an izan da. Bigarrena 20:44ean izango da. Zarautzen alerta laranjagatik protokolo berezia martxan jarri dute, eta Udaltzaingoaren oharrei kasu egiteko ohartarazi du Zarauzko Udalak.

Denboraldea kostaldean antzemango da batik bat. Barne aldean, elurra 500-700 metrotara egin dezakeela iragarri dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide