Light Kick-eko Euskadiko Txapelketan lau domina eskuratu dituzte Zarauzko taldekoek

Kick Box Zarautz taldekoek lau domina eskuratu zituzten joan den larunbatean jokatu zen Euskadiko Ligth Kick Txapelketan. Iker Carbajar, Manex Serras eta Jaime Urdanpilleta zarauztarrek eta Ainara Torbisko azpeitiarrak lortu dute domina bana: hiru urrezko domina eta zilarrezko bat hain zuzen ere.