Sofa taldeak etxean aurkeztuko du diskoa asteburuan

KULTURA // Sofa taldea I diskoa ari da aurkezten, eta asteburuan euren jaioterrietan izango dira Zarautz eta Zumaiko hiru musikariak. Ostiralean, hain zuzen, Zumaiako Nikol tabernan eskainiko dute kontzertua, 22:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Zarautzen joko dute, Dwall tabernan 20:00etan. Amsia disko jartzailearekin batera eskainiko dute emanaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide