Euskalgintza eta feminismoaz ariko dira astelehenean

GIZARTEA // Mugimendu feministaz eta euskalgintzaz ariko dira Onintza Irureta Argia aldizkariko kazetari eta euskara eta feminismo gaietan aditua; Lore Agirre Jakin aldizkariko zuzendari eta Mondragon unibertsitateko irakaslea eta Idurre Eskisabel antropologo eta kazetaritzako irakaslea astelehenean. Solasaldi informala izango da eta Samara Velte kazetariak moderatuko du. Astelehenean izango da 19:00etatik aurrera, Putzuzulo gaztetxean.