Olaizolari eta Aranbururi harrera

Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu txirrindulariei harrera egin zieten ostegun arratsaldean Zarauzko Udalean. Zarauztarra taldeko kideek berriki Pistako Espainiako Txapelketan izandako lorpenak nabarmendu eta goraipatu zituen Zarauzko alkate Xabier Txurrukak ekitaldian, eta udalaren izenean zoriondu egin zituen. «Bi kirolari gazte hauek etorkizun oparoa dute, eta harro egoteko moduko emaitzak izan dituzue», adierazi zien alkateak.