Kultur Mahaiko bilera bat apirilaren 13ra atzeratu dute

KULTURA // Atzeratu egin dute Kultur Mahaiaren Ikastaroak eta sormena arloaren bilgune bereziaren hitzordua. Kultur ikastaroen eskaintza modu antolatuan egiteak denbora eskatzen duela iritzita, apirilaren 13an egingo dute bilera, proposamenak «ongi mamitu» ostean. Etxezabalan izango da, 18:00etatik aurrera.