Herriko Jaialdia antolatzeko bilera egingo dute gaur

JAIAK // Euskal Astearen barruan antolatu ohi dute Herriko Jaialdia, eta hainbat taldek hartzen dute parte bertan. Hori aurrera eramateko lehenbiziko bilera egingo dute gaur. Ekitaldiaren inguruko balorazioa eta hausnarketa egingo dute, eta aurtengoa prestatzeko proposamenak jasoko dituzte. Bilkura Sanz Enea kultur etxean izango da, 18:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide