Anjel Oiarbidek hitzaldia emango du bihar Modelon

GIZARTEA // Zarauzko Gure Esku Dago-k antolatuta, Anjel Oiarbidek hitzaldia emango du bihar. Modelon izango da, 19:00etan, eta bertan hizpide izango ditu dinamikak orain arte egindako bidea eta aurrera begirako erronkak. Oiarbide dinamikako sustatzailea da, eta Nazioen Munduko kidea. Ondoren, 20:30ean, Jostunak dokumentala botako dute. Gure Esku Dago dinamikaren ibilbidea jasotzen du horrek. Doakoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide