Txipristinaldiak antolatu dituzte Aste Santurako

AISIA // Apirilaren 2tik 6ra izango dira udalekuak. LH 5. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gazteei zuzenduta daude Txipristinaldiak. LHkoek Astigarragan egingo dute egonaldia, eta Santiagomendi aterpetxean hartuko dute ostatu. DBHkoak, berriz, Nafarroara joango dira, Muzkira. Oraindik tokia badago, eta interesa dutenek izena eman dezakete, idatziz, txipristinaisialdia@gmail.com helbide elektronikoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide