Korrikaren bukaera ospatzeko autobusa jarri dute Urola Kostako herrietatik

Korrikaren amaiera ospatzeko autobusa jarri dute Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik. Martxoaren 29an, igandean, bukatuko da euskararen aldeko jaia, eta goizean abiatuko da autobusa bailaratik. Azkoitian, Zakelan eta Etxe-Aitzen eros daiteke txartela; Azpeitian, Sanagustin kulturgunean; eta, Zestoan, berriz, Uztapide eta Koiote tabernetan. 10 euroko prezioa dute txartelek, herri guztietan.

Zarautzen eta Orioan, berriz, bukatu da izena emateko epea. Hala ere, AEK-ak adierazi du, interesa dutenek beraien bulegora dei dezaketeela: 943-13 00 17 telefonora.

Zestoan, 9:00etan irtengo da autobusa, Gurutzeko geltokitik; ondoren, Azpeitira joango da, eta 9:15 ingururako anbulategian geldituko da. Azkenik, 9:30ean, Azkoitiko Eroski Txikiko lagunak hartuko dituzte. Orio eta Zarauztik, berriz, 9:00etan irtengo dira: Orioko autobusen geltokian eta Eguzkiko geltokian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide