Lurra taldeak azken diskoa aurkeztuko du ostegunean Zarautzen, Kafe Toreroren barruan

https://youtu.be/cumq3UzIM-8

Iñigo Muguruza musikariaren Lurra talde berria izango da martxoko Kafe Toreroko protagonista. Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau zein Sagarroi taldetan aritutako irundarra Ane Garciarekin (ahots nagusia) elkartu eta Akatsa Sisteman (5Gora) bigarren lana kaleratu dute.  Soinu akustikoa zein indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz zein dub doinuak  jaso dituzte bertan. Hainbat kolaboratzaile ere izan dute, besteak beste, Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas eta eta Xabi Dols.

Muguruzak (gitarra akustikoa) eta Garciak (ahots nagusia), Carlos Zubikoa (baxua eta koroak) eta  Dols (bateria zuzenean) izango dituzte lagun biharko emanaldian. Ohi bezala, Euskalduna tabernan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera.

Informazio zabala eskuratzeko, bisitatu webgune hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide