Nazien biktima gipuzkoarren oroimena berreskuratzeko ekitaldia egingo dute bihar, Zarautzen

[caption id="attachment_141634" align="aligncenter" width="300"] Ravensbruckeko kontzentrazio eremuko emakume presoak, lanean. Bertan egon zen preso Maria Gesalaga zarauztarra[/caption]

Nazien kontzertrazio guneetan preso egon zirenetako bi zarauztarrak ziren: Jose Hernandez eta Maria Gesalaga. Mauthausenen egon zen Hernandez eta Ravensbrucken Gesalaga. Biek lortu zuten bizirik ateratzea kontzentrazio eremu horietatik. Lehena 1945eko maiatzaren 5ean geratu zen libre, eta bigarrena urte horretako apirilaren 23an.

Horien omenez bi plaka jarri dituzte udalerrian. La ilusion elkarteak jarri du nazien biktima gipuzkoarren oroimena berreskuratzeko ekimena jarri du abian, aldundiaren babesarekin, eta bihar  Zarauzko udaletxean egingo dute ekitaldia, 10:30ean. Elkarte horretako ordezkari Florentino Mariñelarenak, Gesalagaren senideek, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Ekitaldiaren ondoren, bi plaka horiek dauden lekura joango dira. Lehenbizi Santa Klara kalean egingo dute geldialdia, Gesalagaren omenezko plakan lore eskaintza egiteko. Ondoren, Hernandezen plaka ikustera joango dira.

Amagoia Gurrutxaga kazetari zarauztarrak Zarauzko postalak. 36ko gerra Zarautzen liburuan jaso du bi zarauztar horien inguruko informazioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide