Xabier Pardina zarauztarrak irabazi du Torreioaren Lagunak taldeak egindako zozketa

Torreoiaren Lagunak taldeak antolatuta, Amorante eta Unax Noga musikariek eta Nahiko Larri trikitilariek girotu zuten larunbatean Torreoia. Eraikin hori aktibo kultural gisa erabiltzeko asmoarekin duela bi urtetik ari dira inguruan ekitaldiak eskaintzen. Hilaren 21eko ekitaldi hori finantzatzeko otar handi bat zozkatu zuen taldeak, eta dagoeneko jakinarazi dute nor den sariduna: Xabier Pardina Vista Alegreko auzokidea, hain zuzen.

Zozketa hilaren 7an egin zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide