Haurdunaldiak eragindako aldaketez hitzaldia izango da larunbatean, Zarautzen

Haurdunaldiarekin heltzen den aldaketa garaiari buruzko hitzaldia emango du Mireia Centenok Zarautzen larunbatean, Zikoinik Gabe egitasmoaren barruan. Zarauzko Parekidetasun eta Euskara Sailek antolatu dute egitasmoa, Sabeletik Mundura atariarekin elkarlanean. Horren helburua gurasotasunak sortzen dituen zalantzak eta kezkak argitzeko informazio zabala euskaraz ematea da, prozesu horren esparru guztiak ukituz. Horretarako, zazpi hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dituzte 2015eko maiatza bitarterako.

Psikologo eta psikopedagogoak haurdunaldiko aldaketa neurologiko eta psikologikoak; bikote harremanetan ematen direnak; bikote izatetik (ala ama/aita bakar izatetik) familia izaterako jauzia izango ditu hizpide, besteak beste. 11:00etatik 13:00etara izango da, Etxezabalan. 0-2 urte bitarteko haurrak eramateko aukera dago.