Bakebidean urratsak egiteko eskatu die Urkulluk alkateei

Urola Kostako zazpi alkate eta udal ordezkari izan dira gaur ekitaldian (Edurne Begiristain/Berria.eus)

IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu dira gaur Bilbon EAEko 128 herrietako alkateak; tartean, Urola Kostako zortzi alkate eta ordezkari politiko. Ekitaldian, indarkeriaren ondorioz hildakoen zerrendak eman dizkie Urkulluk. Lehendakariak nabarmendu du "zaila" dela iraganari begiratzea, baina denak batera egin beharrekoa dela. "Giza duintasuna balio absolutua da. Memoriaren eguna denok elkarrekin ospatu nahi dugu, nahiz eta samurra ez izan".

Urola Kostatik honako ordezkariak joan dira Bilbora: Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea (EH Bildu), Nika Lertxundi Getariako alkatea (EH Bildu), Jose Anjel Zaldua Orioko alkatea (EAJ), Xabier Txurruka Zarauzko alkatea (EAJ), Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea (EAJ), Oier Korta Zumaiako alkatea (EAJ), Asier Lizarralde Azkoitiko zinegotzia (EAJ) eta Aiako ordezkari bat.

Zarauzko Udalak joan den uztailean jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik Memoriaren Udal Erretratuak liburuxka, eta orduan udalak Giza Eskubideak eta Elkarbizitza izeneko batzorde berria osatuko zuela azaldu zuen Xabier Txurruka (EAJ) alkateak.