Zarauzko Euskal Asteko jaialdia antolatzeko bilera, bihar

Euskal Astearen barruan antolatu ohi dute Herriko Jaialdia eta  herriko askotariko taldeek hartzen dute parte bertan. Hori aurrera eramateko lehenbiziko bilera izango da bihar, Kultur Mahaiko Jaien azpibatzordeak deituta. Ekitaldiaren inguruko balorazioa eta hausnarketa egingo dute bertan, eta aurtengoa prestatzeko proposamenak jasoko dituzte. Horretarako, herriko talde eta kulturgile guztiak  gonbidatu dituzte biharko hitzordura. Bilkura Sanz Enea kultur etxean izango da, 18:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide