Orioko mutilek Kontxako estropada jokatzeko txartela lortu dute

Orioko trainerua abustuaren 8an Moañan jokatutako estropadan. (Joxemari Olasagasti)

18:00etan abiatu dute Donostian gizonezkoen Kontxako estropadarako sialkatzeko erlojuaren aurkako proba. Bi taldetan banatuta lehiatu dira 24 ontziak. Lehen txandan atera dira Zarautz eta Zumaia eta Oriok eta Getariak, berriz, bigarren multzoan parte hartu dute faboritoen artean. Hasieratik San Miguel Ligako traineruak izan dira Kontxako estropadara sailkatzeko faboritoak eta aurrikuspenek ez dute hutsik egin Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran eta San Juan izan baitira azkarrenak.

Getariarrak bestalde 10. postuan sailkatu dira 20:58ko denbora eginda. Arraunzaleen artean Getariako traineruak zer egingo zuenaren ikusmina zegoen Kontxako Estropadako kanporaketan. Izan ere, getariarrak KAE 1 Ligako txapeldunak dira eta TKE Ligara igotzeko play-off kanporaketa jokatuko dute irailaren amaeiran.

Zumaiak 21:12 denboran osatu dute ibilbidea eta  14. postuan sailkatu dira eta 19.nak izan dira zarauztarrak 21:30 denbora eginda.

2015eko Kontxako estropadako sailkatuak

1.- Bermero 20:10,02

2.- Hondarribia 20:10, 92

3.- Orio 20:14,20

4.- 20:17,88

5.- San Pedro 20:28,68

6.- Tiran 20:30,24

7. San Juan 20:34,40

 

Emakumezkoen sailkapena hemen ikusgai