Zarauzko Euskal Jairako autobus eta tren zerbitzua indartuko dute, baita gauez ere

Asteazkenean Zarautzen ospatuko den Euskal Jai egunerako autobus eta tren zerbitzuak indartuko dituzte. La Guipuzcoanak Zarautz eta Azkoitia bitartean indartuko du. Gaueko zerbitzu berezia ere egongo da Zarauztik Azkoitira bitartean (Zarautz-Aizarnazabal-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia). Honako orduetan irtengo dute autobusek Zarauztik: 00:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan.

Euskotrenek, berriz, Zumaia eta Donostia arteko tren eta autobus zerbitzua indartuko du Zarauzko Euskal Jai egunean, irailaren 9an. Hona hemen zerbitzu berezien ordutegiak:

- Eguneko zerbitzua: Zumaiatik Donostiara artean: 09:30ean, 10:30ean, 11:30ean eta 21:30ean. Donostiatik Zumaiara artean: 09:20an, 10:20an eta 11:20an.

- Gaueko tren zerbitzu bereziak: Zumaiatik Donostiara artean: 23:30ean, 00:30ean, 01:30ean, 02:30ean, 03:30ean, 04:30ean eta 05:30ean. Donostiatik Zumaiara artean: 22:50ean, 23:50ean, 00:50ean, 01:50ean, 02:50ean, 03:50ean eta 04:50ean.

- Gaueko autobus zerbitzu bereziak, Zarautz (San Pelaiotik irtenda)-Getaria-Zumaia. Irteera orduak: 00.30ean, 01:30ean, 02:30ean, 04:30ean, 05:30ean, 06:30ean eta 07:30ean.

Informaziorako telefono zenbakia 902 543 210 da.