Zumaia eta Orio Kontxako estropada jokatzeko sailkatu dira emakumezkoetan

Zumaiako nesken traineruak Kontxako estropadarako sailkatzen proban denborarik egin du. (Gorka Zabaleta)

Kontxako estropadarako sailkatze proba jokatu da gaur Donostiako uretan, eta Zumaiako eta Orioko traineruek eskuratu dute Donostiako Kontxako 8. bandera estropada jokatzeko txartela. Emakumezkoen mailan 12 traineruk parte hartu dute, tartean Zumaia, Orio eta Getaria-Zarautz traineruek. Hasieratik denboraldian zehar Euskotren Liga jokatu duten traineruak ziren Donostiako estropadarako sailkatzeko faboritoak, eta ez dute hutsik egin.

Erlojuaren aurkako proba izanik, ziaboga izan da lehen estropadaren errefentzia, eta eskualdeko bi taldeek denborarik onena markatu dute lan erditan: Zumaiak 06:05 eta Oriok 06:10 denbora eginda, atzetik jarraitu diote Hibaikak eta San Juanek. Bigarren luzea osatuta zumaiarrek denborarik onena markatu dute, bigarrenari 15 segunduko aldea aterata. Orioko emakumezkoen trainerua hirugarren postuan sailkatu da Hibaika baino 14 ehuneneko gehiagorekin. Getaria-Zarautz traineruak berriz seigarren egin du 11:57,28 denbora eginda eta ez du lortu estropada jokatzeko txartela

SAILKAPENA

Zumaia 11:12,64

Hibaia 11:27,64

Orio 11:27,78

San Juan 11:31

 

Ikusi hemen gizonezkoen Kontxako sailkapena