Santamarinako danborradako entseguak, abian

ZARAUTZ // Hilaren 22an Santa Marinako jaiak hasiko dira, baina astebururako ekimenak antolatu dituzte; 10:30ean Pilota Txapelketako finalerdiak izango dira La Salleko frontoian eta 16:00etan mus lehia azkarra. Astelehenean eta asteartean danborradako entsegua egingo dute 21:00etan Merkatu Plazan.