Arraio Irratiak saio berezia egingo du 9. urteurrenaren harira

ZARAUTZ // Zarauzko Arraio Irratiak 9 urte beteko ditu hilaren 20an eta horren harira bihar irratsaio berezia egingo dute gela arroxatik 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa izango da eta herriko txoko desberdinetan entzungo da, kalean hainbat stand jarriko baituzte Arraio Irratiko kideek.