Bost CAF-Elhuyar saritatik hiru, eskualdera

CAF-Elhuyar sariak ostegunean banatu zituzten Zarautzen, Photomuseumen. Bost saritatik hiru eskualdekoek eskuratu dituzte: Gorka Azkune azpeitiarrak dibulgazio artikulu onenaren saria jaso du Garun txiki birtualak lanarekin; Ostaizka Aizpurua zarauztarrak doktore tesian oinarritutako artikulu onenaren saria Arrantzale bihurtu zen ehiztari hegalariaren istorioa lanarekin, eta Julian Bereziartua mediku azpeitiarrak merezimenduen saria jaso du, «osasunari buruzko ezagutza euskaraz zabaltzeagatik». Zientzia-kazetaritzaren arloko sariduna Amaia Portugal donostiarra izan da Minimalismoa laborategian erreportajeagatik eta Estitxu Villamor gasteiztarrari egin diote doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren aipamen berezia. Argazkian, Villamor, Portugal, Aizpurua eta Azkune.