Espainiako Auzitegi Gorena 'herriko tabernen' auziko epaia aztertzen ari da

[Berria.eus] Espainiako Auzitegi Gorena gaur hasi da herriko tabernen auzian Auzitegi Nazionalak emandako epaia aztertzen. 35/02 sumarioaren barruan, urtebete eta hiru urte arteko zigorra ezarri zien hogei laguni, eta horrez gain, 103 herriko konfiskatzeko agindua eman zuen. Auzipetuen defentsak epai horren aurkako helegitea aurkeztu zuen. Gorenak aztertuko du auzia, eta datozen egunetan ebazpen bat ematea espero da.

35/02 prozesuan auzipetuta daude Urola Kosta eskualdeko Joseba Permach eta Azkoitiko Zakela Kultur Elkartea, Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartea, Getariako Harralde Kultur Elkartea, Zarauzko Arrano eta Zumaiako Inpernupe.

HB eta Batasuneko zortzi mahaikideri «ETAren fronte instituzionala» osatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak, eta, beraz, ETAko kide izatea. Hiruna urteko espetxera eta seina urteko erabateko inhabilitaziora zigortu zituzten Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez, Juan Cruz Aldasoro eta Karmelo Landa. Delitu bera egotzi arren, urte eta erdiko kartzela zigorra eta launa urteko inhabilitazioa dute Antton Morcillok, Floren Aoizek eta Jon Gorrotxategik.

Herriko tabernen zatian, berriz, ETAri laguntzea egozten diete hamabi laguni. Epaileen esanetan, «ETAren egitura» finantzatzen zutelako elkarte haiek. Hori dela eta, urtebete eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zieten.