Abian dago Errigora ekimenaren udaberriko kanpaina

https://youtu.be/crrnydNGJ58

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz, eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak  diren produktuei Euskal Herrira zabalduz, "euskaratik, euskararako eta euskaraz". Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, "urrunekoen ordez bertokoak kontsumitzeko"; Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea eta herrigintza, auzolana eta nazio-eraikuntza “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea du helburu ekimen horrek.

Horretarako, hainbat kanpaina jartzen ditu martxan urtean zehar. Orain Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina  dute abian. Ildo horretatik, interesa dutenek barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko aukera dute, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hainbat bide dago eskaera egiteko:  Eguzki tabernan eskaera orria eskatu eta betez; www.errigora.eus webgunearen bitartez zein zarautz@errigora.eus helbidera mezua bidalita. Maiatzaren 26ra arte egin daitezke eskaera.