Ekitaldiz betetako hiru egun ospatuko dituzte Santa Marina kalekoek

Umeak hasi dira jaietako egitarauan parte hartzen. aritz mutiozabal

Asteazkenetik ez da giro Zarauzko Santa Marina kalean, jaietan baitira bizilagunak; santamarinak ospatzen, hain zuzen. Atzo izan zen Santa Marina Eguna, baina ekitaldi garrantzitsuena gaur gauean dute: danborrada. Horren aurretik, buruhandiek girotuko dituzte inguruko kaleak, eta Egan musika taldea igoko da oholtzara danborradaren aurretik nahiz ondoren.

Biharko eta etzirako, berriz, egun osoa hartuko duen egitaraua prestatu dute, tartean «batukada feminista» bat. Musika, txapelketak eta haurrentzako ekitaldiak izango dira nagusi.

Egitaraua

Gaur, maiatzak 22

18:00etan. Buruhandiak.

19:30etik 21:00etara. Egan musika taldearen kontzertua.

22:00etan. Danborrada.

Ondoren. Egan taldea.

Bihar, maiatzak 23

10:30ean. XXVI. Santa Marina Pilota Txapelketa.

11:30ean. Jalgi dantza taldea.

13:00etan. Helduentzako toka txapelketa.

17:00etan. 12-17 urte bitartekoentzat Gaztekirola, Haize-Orratz udal gaztelekuaren eskutik.

19:00etan. Zarakatun, batukada feminista.

23:00etan. Fan & Go taldea.

Maiatzak 24, igandea

10:30ean. Gazteentzat, XXXVIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean, Hilario Epelderen oroimenez, Santa Marinako plazoletan. Sari banaketa 12:00etan izango da.

11:00etan. Ni, arrantzale haurrentzako tailerra.

13:00etan. XV. Patata Tortilla Lehiaketa.

17:00etan. Haurrentzat Apaxi kontalariaren emanaldia.

Ondoren. 6 urte bitarteko haurrentzat VIII. Moto eta Patinete Karrerak izango dira (bakoitzak bere motorra edo patinetea eraman beharko du).

Jarraian. Entzierro txikia eta txokolate jana.