Urkullurekin bilduko dira bihar eskualdeko zazpi udal ordezkari

IƱigo Urkullu lehendakariarekin bilduko dira bihar eskualdeko zazpi alkate eta ordezkari politiko. Beraien herrietako biktimen zerrenda biltzen dituen txostena emango diete lehendakariak eta Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 128 alkateri. Azken 50 urteko biktimen izenak jasoko dituzte.

Honako ordezkari hauek joango dira: Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Nika Lertxundi Getariako alkatea, Jose Anjel Zaldua Orioko alkatea, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea, Oier Korta Zumaiako alkatea eta Aiako ordezkari bat. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak ere jaso du gonbidapena, baina ezin du joan, "aurretik hartutako konpromisoak" tarteko.

Bileran saiatuko dira sustatzen udalerrietako biktimen oroimen politikak eta ekitaldiak.