1960an jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute ekainaren 13an

ZARAUTZ // Cachi Bachi elkartean 12:00etan bilduko dira parte-hartzaileak, ekainaren 13an. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute itsas pasealekuan, eta 14:00etan, berriz, Santa Barbara jatetxera joango dira bazkaltzera. Musika ere jarriko dute, girotzeko. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31 baino lehen Kutxako 2095 5076 40 9114886733 kontu korrontean 50 euro sartu beharko dituzte. Horrekin batera, izen-abizenak zehaztu beharko dira.