Goiz buelta antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak iganderako

ZARAUTZ // Zailtasunik gabeko irteera izango da igandekoa. Ataungo Urkillaga mendatetik abiatuko dira, eta Agautza (974 metro) eta Sastarri (989 metro) tontorrak igoko dituzte. Ondoren, Lareo urtegira jaitsiko dira. Hortik Lizarrustiko parketxera helduko dira parte-hartzaileak eta bertan amaituko dute ibilaldia. Guztira, 10 kilometroko luzera izango du. Interesatuek Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostirala baino lehen.