Literaturiaren film laburra emango dute gaur, Zarautzen

ZARAUTZ // Ostegunean abiatuko dute Literaturia zikloa Zarautzen, baina aurrez, hori iragartzeko propio sortutako film laburra eskainiko dute Modelo aretoan. Gaur izango da hori, Sorlekutik egitasmoaren barruan. Emanaldiaz gain, ikus-entzunezko emanaldian parte hartuko duen antzezleetako batekin eta Bertol Arrieta gidoilariarekin solasaldia egingo dute, Aritz Mutiozabal kazetariak gidatuta. 19:00etan hasiko da saioa.