Arranoko gitarra taldeak kantu jira bat egingo du gaur

ZARAUTZ // Arranoko gitarra taldeak ikasturte amaierako agerraldia egingo du gaur. Alde Zaharreko tabernetan zehar kantu jira egitea da beren asmoa, eta horretarako gaur 19:00etan Musika Plazan bilduko dira. Parte hartu nahi duten herritarrak saiora gonbidatuta daudela azaldu dute gitarra taldeko kideek.