'Mil noches, una boda' filma eskainiko dute gaur, Zarauzko Modelon

Parekoak bai! zinema eta antzerki zikloaren barruan, Mil noches, una boda filma eskainiko dute gaur, Zarauzko Modelo aretoan. Angelique da film horretako protagonista. 60 urte ditu eta oraindik ere festan ibiltzea gustatzen zaio. Gauetan, bizimodua ateratzeko, gizonezkoak zerbait hartzera gonbidatzen ditu, Frantzia eta Alemaniaren arteko mugatik hurbil dagoen kabaret batean. Baina egun batean, Michel izeneko antzinako bezero batek ezkontzeko eskatzen dio. Ohiko pentsamoldeetatik harago, bere bizitza bizitzea erabaki duen emakume aske baten istorioa da.

19:30ean hasiko dute emanaldia, eta sarrera hiru euro kostako da. Zarauztarrak gizon eta emakumeen arteko parekidetasun beharraz kontzientziatzeko asmoz antolatu du Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak Parekoak Bai! zinema eta antzerki zikloa. Informazio zabalagoa, hemen.