Sahararren eskubideen inguruko hitzaldia, gaur

GIZARTEA // Giza eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan hitzaldia eskainiko du Ahmed Brahim Ettanjik gaur. Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetan salaketak egiten dituzten Equipe Media talde baten lehendakaria da hori. Ezkutuan argazkiak eta testigantzak jasotzen dituzte sare sozialetan zabaltzeko. Etxezabalan izango da saioa,19:00etan. Euskal Fondoak eta Zarauzko Udalak antolatutako ekitaldia da honakoa.