Gabanes pilota txapelketa jokatuko dute gaur 17:00etan

KIROLA // Urteroko legez, VI.Gabanes Txapelketa antolatu du ZKE Zarautz Kirol Elkarteko Pilota atalak. Aurtengo 2014-2015 denboraldiko esku pilotako gaztetxoen ikasturteari amaiera ofiziala ematengo diote hala. Gaur arratsaldean izango da, 17:00etan hasita. Hasiera batean Frontoi Txikin izango dira partidak, baina eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak.