Hondar Kayak elkarteak bere eguna ospatuko du bihar

KIROLA // Bihar Hondar Kayak Zarauzko Piraguismo Elkarteak bere urteroko klubaren eguna ospatuko du. Egun horretan, elkarteko kide batzuk Donostia-Zarautz itsas zeharkaldia egingo dute, eta besteek olatuekin jolasteko asmoa dute. Azken horien artean, ekaina bukaeran Galizian jokatuko den Munduko Kayak-Surf Txapelketan ariko diren elkarteko Xanti Ubera eta Jon Agirre kideak azalduko dira. Ondoren, eguna biribiltzeko, Santa Barbara jatetxean berrituok dituzte indarrak.