Gora Gasteiz ekimenaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean, Zarautzen

 

Ostiral iluntzeko herri afariaren ostean, aurrera jarraitzen dute Zarauztik Mundura kulturaniztasunaren jaialdiaren barruko ekitaldiak. Asteazkenean, esaterako, Gora Gasteiz herri ekimenaren inguruko hitzaldi-solasaldia eskainiko dute. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako talde horren ibilbidea izango dute hizpide, Etxezabalako areto nagusian, 19:00etatik aurrera.

Ostegunean, berriz, Las Acacias film argentianarra eskainiko dute Modelon, ordu berean. Larunbatean izango da Zarauztik mundura, mundutik Zarautzera festa nagusia, udaletxe plazan. Hona hemen egun horretarako egitaraua:

Egunean zehar. Besteak beste, Argentina, Bolivia, Dominikar Errepublika, Errumania, Kolonbia, Nikaragua, Pakistan, Paraguai, Peru, Sahara, Senegal, Venezuela eta Guatemalako jakiak.

11:00. Batukada kaleetan zehar.

12:00. Inaugurazioa.

12:15. Bertsolariak.

12:30-14:00. Boliviako, Nikaraguako eta Paraguaiko folklorea.

17:30. Marisa Merinoren eskolako haurren dantzaldia.

18:30. Zumaiako Afrovascos euskaldun-afrikar elkartearen antzerki emanaldia.

19:30. Itxasmendiko taldearen eskutik, munduko dantzak.

20:00. Mexikoko abestiak, Hector Montillaren eskutik.

21:00. Bizikletaren zozketa.

22:00-24:00. Rafa Villafaña eta La Jodedera taldearen musika.