Gora Gasteiz ekimenaren inguruko hitzaldia, bihar

KULTURA // Ostiral iluntzeko herri afariaren ostean, aurrera jarraitzen dute Zarauztik Mundura kulturaniztasunaren jaialdiaren barruko ekitaldiek. Bihar arratsaldean, esaterako, Gora Gasteiz herri ekimenaren inguruko hitzaldi-solasaldia eskainiko dute. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako talde horren ibilbidea izango dute hizpide, Etxezabalako areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Ostegunean, berriz, Las Acacias film argentinarra eskainiko dute Modelon, ordu berean. Larunbatean izango da festa nagusia, udaletxe plazan.