'OlygopolyOFF' dokumentala botako dute gaur, Modelon

GIZARTEA // «Energia gizartea eta ekonomia aldatzeko tresna da. Energia konpainiak pribatizatu zirenetik, argindarraren faktura %80 baino gehiago igo da. Ba al dakizu energiarekin zer ari den gertatzen?». Horren berri emateko, Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, OlygopolyOFF dokumentala emango dute gaur, Modelo aretoan. Egungo eredu energetikoaren analisia eskaintzen du ikus- entzunezko horrek, eta eredu demokratiko eta iraunkor batera heltzeko herritarrek duten aukera ere badu hizpide. 19:30ean izango da emanaldia, doan.